Edukira joan

Praates II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Praates II.a

Partiar errege

K.a. 136 - K.a. 127
Mitridates I.a Partiakoa - Artaban I.a
Bizitza
JaiotzaPartia, K.a. II. mendea
HeriotzaPartia, K.a. 127 ( urte)
Familia
AitaMitridates I.a Partiakoa
AmaRinnu
Haurrideak
LeinuaPartiako arsaziar dinastia
Jarduerak
Jarduerakerregea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaZoroastrismoa

Praates II.a Babilonia konkistatu zuen Mitridates I.a Partiakoaren (K.a. 171-K.a. 138) semea, Partiar Inperioko gobernaria izan zen K.a. 138tik K.a. 128 arte.

K.a. 130ean, Seleuzidar Inperioko Antioko VII.a Evergetesek eraso zuen. Hala ere, bere hasierako garaipena gora-behera, Antioko garaitua eta hila izan zen Median, gudu batean, K.a. 129an, honek, Eufrates ekialdean seleuzidar nagusitasunarekin amaitu zuelarik. Praatesek Mesopotamia berreskuratu zuen, Seleuziako gobernari, Himero izeneko hirkaniar bat izendatuz. Partiarrek Sirian geratzen ziren Seleuzidar Inperioaren hondakinak bereganatzeko nahia, zapuztu egin zen, erdialdeko Asiatik zetozen nomaden inbasioen ondorioz.

Hain zuzen ere, bitartean, Partia eszitek inbaditu zuten (Baktrianako tokarioak), Antioko VII.ari lagundu ziotenak; Praates II.a hauen aurka joan zen, baina garaitua izan zen eta gudu handi batean hil zen, Media barnean eta inguruan.